ARGAZKIaK
Txikitako argazki hauek momentu eta bizipen ezberdinak
adierazten dituzte, nik bizipen hauetatik ikasitakoa eta gogoratzen dudana
azalduko dut gaurkoan.
Bi argazki hauek eskolan inauterietan ospatzen genituen egunekoak
dira. Egun honetan gai bat jartzen zen urtero ezberdina zena eta eskolako
denek adinaren eta ikasgelaren arabehera aukeratzen genuen.

Lehenengo argazkian agertzen den moduan urte horretan animalien gaia jarri
zen eta gure adinekoak tigreak bezala mozorratu ginen eta nire anai ni baino bi
urte gutxiago dituena hartza bezela mozorratu zen. Irudimena lantzen genuen
egun honetan guk aukeratzen baitgenituen gure jantziak.
Egun hau
Zaldibiko festetako lehen eguna da, tanborrada eguna da eta argazkian agertzen
den bezala jantzi jakin batzuk erabiltzen ditugu. Eskolatik atera eta entsaiuak egiten
genituen, Irailean hasi eta Urrirarte festeak arte. Festa inguruan egiten
genuen eta egiten den ekintza bat denez gehienak gustora joaten ginen
entsaiuetara. Ekintza honek festa girora murgiltzen laugundu dit niri
oraindikan ere asko gsutatzen zaiguna beste pertsona batzuekin harremanak
estutzeko.
Eskolaz kanpoko argazki bat izan harren oso aipagarria iruditzen zait nire baserri ingurua eta baserria bera azaltzea nire hezkuntzan parte garrantzitsa izan duela iruditzen zaidalako. Naiz eta kalean bizi izan nire amaren txikitako etxe baserria izan da eta naiz eta gaur egun denbora asko ez igaro bertan txikitan arratsalde asko igarotzen nktuen baserrian. Bertan, eskolaz kanpoko gauza asko ikasi ditut esate baterako animaliekin edo lanadareen inguruan. Jolas arloan ere ez dira kaleko jolasen modukoak eta irudimena gehiago lantzen da esate baterako jolasak sortzen.
Argazki hau udan egiten genituen
jardueretakoa da. Eskola amaitzean Uztail osoan zehar jarduera desberdinak
egiten genituen. Jarduera hauek herriko gazteek bideratzen zituzten eta ditugu,
gaur egun ere jarraitzen duelako. Niri jarduera hauek beste haurrekiko
harremanak estutzen lagundu dit gehienbat, gaur egun ere jarraitzen duten
harremanak.
Azkeneak, Zaldibia herri txikia da eta ez da
zaila harreman horiekin jarraitzea, naiz eta orain ikastera kanpora etorri
garenok ez dugun horrenbeste denbora igarotzen herriko laguneki.
Argazki hua, Lehen hezkuntzan jarduten genuen
kirol eskolarreko azken eguna da. Egun honetan guraso elkarteko eta gure
gurasoen aurka egiten genituen futbolean partidak.
Urte osoan zehar kirol ezberdinetan jarduten ginen
batetik saskibaloia, bestetik, eskubaloia, pelota eta azkenik futbola. Kirol
hauetan eta jarduera hauetan taldean lanean jarduteko doaiak eskuratu ditudala
iruditu zait.
Egun hau abenduko oporren aurreko azken ostirala izan oi da, Olentzero gure zaldibiko
ikastolara etortzen zen eguna. Egun honetan normala den bezela urduri egoten
ginen haur guztiak, azkenean olentzero txikitako pertsonaia mitologiko edo magikoa
zen guretzat eta garrantzi asko ematen genion.
Egun honekin gure irudimena lantzen genuela
iruditzen zait ea nondik ekartzen zituen opariak, non bizi zen eta beste
hainbat galdera buruan genituelarik.
Egun hau abenduko oporren aurreko azken ostirala izan oi da, Olentzero gure zaldibiko
ikastolara etortzen zen eguna. Egun honetan normala den bezela urduri egoten
ginen haur guztiak, azkenean olentzero txikitako pertsonaia mitologiko edo magikoa
zen guretzat eta garrantzi asko ematen genion.
Egun honekin gure irudimena lantzen genuela
iruditzen zait ea nondik ekartzen zituen opariak, non bizi zen eta beste
hainbat galdera buruan genituelarik.




No hay comentarios:
Publicar un comentario