JOSÉ MOYA, KONPETENTZIAK:
Hasteko, José Moyak konpetentzien arloan dituen ideiak adieraziko ditugu, planteatutako beste lau galderen erantzunekin batera.
Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.
Jose Moyarentzat konpetentziak pertsona batek baliabide ezberdinak erabiltzeko moduari deritzo testuinguru baten arloan lan egiteko.Europako Erkidegoen Batzordeak (2006): "Oinarrizko konpetentziak dira pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere".
Heziberri Konpetentzia dela esaten du, palteatutako galderei egoki eta zehastasunez erantzuteko. Praktikotasuna, eduki teorikoak, jarrera, motibazioa, emozioak eta gizartearen jokabidea elkarlanean baliatzea eskatzen du, ekintza hori behar den bezelakoa izateko osotasunean (ELGA, DeSeCo, 2002).
ELGAren arabera, DeSeCo (2005), «Ezagutzak eta trebetasunak baino gehiago da konpetentzia. Eskaera konplexuei erantzuteko trebetasuna sartzen du barnean, baliabide psikosozialak oinarri hartzen ditu, eta mobilizatu egiten ditu (baita trebetasunak eta jarrerak ere) egoera eta testuinguru jakin batean»
Honen arira
ezinbestekotzat jotzen dugu planteatutako arazoaren aurrean kokatzea bai
testuinguru aldetik baita praktikotasun aldetik ere.
José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
Gure hezkuntza sisteman 4 ikaskuntza mota aurki daitezke: konpetentziak, portaerak, jokamoldeak eta gaitasunak. 2007 (LOE) konpetentziak,1970 (Ley General de Educación) portaerak, 1990 (LOGSE) jokamolde eta gaitasunak.
José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
Gure hezkuntza sisteman 4 ikaskuntza mota aurki daitezke: konpetentziak, portaerak, jokamoldeak eta gaitasunak. 2007 (LOE) konpetentziak,1970 (Ley General de Educación) portaerak, 1990 (LOGSE) jokamolde eta gaitasunak.
Moyak adierazten du
oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen
antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.
DBH ko titulua eskuratzeko rebalida gainditu beharko dutenez ikasleek izaera selektiboa duela esan genezake.
Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.
Jose Moyarentzat, konpetentzia ebaluazio bat egiteko orduan bi puntu beharrezko hartu behar direla. Batetik, beharrezkotzat jotzen du informazio iturri egoki bat eta bestetik beharrezko ikusten du ebaluazio irizpide egokiak ibiltzea.
Informazio iturri egokiak eginkizunen ebazpenari buruzko datuak ematen dizkigutenak dira. Oinarrizko konpetentziak curriculum desberdinetan dauden ebaluazio irizpideen bidez ebaluatu daitezke eta informazio iturri egokienak dira eginkizunen ebazpenari lotuta daudenak.
Heziberrik ebaluazioari dagokionez, hiru etapatan banatzen da: Hasierakoa, diagnostiko izenarekin agertzen da, adibidez, PISA edo rebalidak. Bitartekoa edo formakuntza helburu duna, “Feedback-a” deritzona izango zen, hau da,ikasle irakasle hartean ematen den hitz trukea. Azkenekoz, azterketak egongo litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario