IKASKUNTZA ESANGURATSUA ETA KONSTRUKTIBISMOA
ZER
DA KONSTRUKTIBISMOA?
Pedagogian,
konstruktibismoa ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat da. Honen
arabera, ikaslea bera da ezagutzak, norberaren beharretatik eta interesetara
egokituz ikasten dituena. Alegia, eskolatik atera ostean gure
bizitzako kasu errealetara teoria hori praktikan jartzea.
Kontzepzio
konstruktibistan, ikasleek ikasten dutenaren esanahia dakite eta zertarako
ikasten duten argi dute. Ausbelen esanetan haurrak eskolaurrean edo haurtzaroan
0-2 esperimentatzen ikasten dutela baina lehen hezkuntzara gerturatzean,
harreraren bitartez.
IKASKUNTZA
MOTAK
1.
HARRERA ERREPIKAKORRA
Harrera errepikakorreko
ikaskuntzan, edukiak erantzun gisa agertzen dira, zergatirik esan gabe.Hau
horrela izanik, ikasleak emandako kontzeptuak buruz ikasten ditu lana errazten
baitio. Gainera umeak aurre ezagutzarik z du bera ez du inongo konexiorik
egiten.
2.
HARRERA
ESANGURATSUA
Harrera esanguratsua, aurretiko
ideiak kontuan izanda eskema berriak eratzeari esaten zaio. Bertan, ez da
kontuan hartzen norberaren erritmoa edo aldez aurretik jasotako ikaskuntza. Azkenik harrera esanguratsuan ikaslearen aurre
hezagutzak ez dira kontuan hartzen. Beraz, biderketa bat egiten ez dakien haur
batek, nekez ikasiko du berreketak egiten.
3.
AURKIKUNTZA
ERREPIKAKORRA
Aurkikuntza
errepikakorreko ikaskuntzan, subjektuak ez ditu kontzeptuak modu pasibo batean
barneratuko, paper aktiboa izango du, bere kabuz aurkitu eta sortuko ditu
kontzeptuak, horien arteko erlazioa eginez eta ezagutza horiek berriro
ordenatuz eskema kognitibora egokitzeko.
Aurkikuntza
bidezko ikaskuntzak garrantzi handia dauka eskoletan, haurrak ebaluatu egiten
direlako beraien interpretatzeko ahalmenarengatik, beraien gaitasunengatik eta
beste hainbat arlotan eta ebaluazio konstantea ematen da ez da pasiboa.
4. AURKIKUNTZA
ESANGURATSUA
Aurkikuntza
esanguratsuaren bidezko ikaskuntzan, ikasleak paper aktiboa du. Ikaslea bera
izango da ezagutzak aurkitu eta sortuko dituena.Ez zaio klasean landu beharreko
materiala emango berak eskuratu beharko du eta aurre ezagutzak garrantzi handia
du aurrera jarraitzeko orduan.
Irakaslearen
rola ezberdina da, gidari edo laguntzailea izango da. Landu beharrekoaren
inguruan laguntza eta materialak zein baliabideak eskuragarri jarriko dizkio
irakasleak, baina ikaslea izan beharko da helburu horietara bere kabuz iristen
dena.
Metodologia honek
ikerketa izango du oinarri gisa, eta eredu edo adibide bezala eskola librea
izango litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario