EBALUAZIOA
Planteaturiko ariketa
honetan, liburuko 1. eta 2. gaiak lantzeko hurrengo galderei erantzungo diegu.
Irakurgaiaren datu edo esaldi esanguratsuenak jasoz.
1. GAIA. Evaluación formativa y compartida:
evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de
evaluación
·
"Ebaluazioaren"
eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Irakasleen eta irakasle izango garenon erronka nagusia
ebaluatzeko moduaren inguruan eraldaketa bat ematea da. Ebaluatzeko metodo
tradizionalak, azterketaren bidezko baloraziora laburtuko du ebaluatzea. Beraz
amaieran lortzen den nota edo izango da ikaslearen urte osoko balorazioa. Ebaluazio
hezigarriaren ikuspegitik aldiz, ebaluatzeak ikaskuntzaren hobetzea izango du
xede. Ikuspegi honen arabera, ikasleak bere akatsak edo hobetu beharreko
aspektuak zein diren jakiteko gaitasuna izan behar du, eta aldi berean irakasleak
ere bere lana perfekzionatzeko gaitasuna izan behar du helburu.
·
Ebaluazio
formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
Ebaluazio hezitzaileak irakaskuntza-ikaskuntza prozesu
oro hobetzea helburu duen ebaluazioa prozesu orori egiten dio erreferentzia.
Ebaluazio mota honen helburua ez da ikasleak kalifikatzea, baizik eta ikasleak
informazio nahikoa izatea hobetzeko. Guzti hau ikuspegi zabalago batekin egingo
da, eta ez ikuspegi kalifikatzaile batetik. Honako funtzioak ditu:
-Ikasleriaren
ikaskuntza prozesua hobetzea.
-Irakasleriaren
eguneroko konpetentziak hobetzea.
-Ikasgelan ikasleekin
ematen den irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea.
ONURAK:
-Ikaslearen
motibazioa eta inplikazioa nabarmenki hobetzen dira.
-Denbora aldetik,
irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar ager daitezkeen hobetu beharreko
aspektuak zuzentzeko aukera ematen du.
-Ebaluatzeko moduak
berak ikaskuntzarako aukera ematen du.
-Analisi kritikorako
eta autokritikarako gaitasuna hobetzen du.
-Errendimendu
akademikoa hobetu ohi da, aurretik aipaturiko alderdiak direla eta.
Ebaluazio formatibo
/hezigarriaren aldaerak
-Ikaskuntzan
zentratutako ebaluazioa: aldaera honen arabera, ebaluazioa ikaskuntza prozesua
hobetzera bideratu behar du, eta ez kontrolatzera eta kalifikatzera.
-Ebaluazioa
hezitzailea: ikaslea da bere ikaskuntza prozesuaz auto-hausnarketak egin behar
dituena. Aldaera honek ikaslea kontziente izatea bilatuko du.
-Benetako ebaluazioa:
teknika, instrumentu eta ebaluazio jarduerak egoera errealetara aplikatzeko
eginak behar dute; jarduera, egoera eta eduki errealetara egokituak hain zuzen
ere.
-Ebaluazio
integratua: Aurreko ebaluazio ereduaren aurkakotzat har daiteke. Ebaluazioak
irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan integratuta egon behar du, prozesu oso eta
jarrai bezala ulertzen baitu ebaluazioa.
-Ebaluazio
alternatiboa: Tradizionala baztertzen duen edo eraldatu nahi duen ebaluazio
mota orori egiten dio erreferentzia.
-Partekatutako
ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak,
instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
Ikasleak ebaluazio prozesuan parte hartzen duenean,
partekatutako ebaluazioa ematen dela esan daiteke. Parte hartzeko moduak hala
ere askotarikoak izan daitezke, beraz, ikasleak ebaluazioan parte hartzen
duenean ematen diren teknika nagusiak honakoak dira: auto-ebaluazioa (norberak
bere burua), ko-ebaluazioa (berdinen artekoa), ebaluazioa partekatua
(irakasleak ikasleekin duen elkarrizketa), auto-kalifikazioa (norberak bere
burua kalifikatzea) eta elkarrizketa bidezko kalifikazioa.
Partekatutako ebaluazioari dagokionez, irakasleak
ikaskuntzen inguruko eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen inguruko
elkarrizketa prozesuei egiten die erreferentzia partekatutako ebaluazioak.
Elkarrizketa hauek banakakoak edo taldekakoak izan daitezke. Gainera aurretik
aipaturiko bestelako parte hartze teknikekin tartekatu daiteke jorratzen
dihardugun teknika hau ere.
Beste autore batzuk (Salinas 2002), partekatutako
ebaluazioak, irakasleek bere ebaluazio tekniken inguruan izaten dituzten
elkarrizketei egiten dio erreferentzia. Hala ere, gehiengoak ikaslea ere
elkarrizketa horien partaide izatea defendatzen du.
Ikaslearen parte hartze honek hainbat onura
dakar:
-Ikaskuntzaren
hobetzea.
-Autonomia
pertsonala, autoerregulazioa eta ikasten ikasteko prozesuen hobekuntza.
-Analisi kritikorako
eta autokritikarako gaitasunen garapena.
-Banako arduratsuak
sortzeko hezkuntza demokratiko bat sortzeko laguntza.
-Gelako giro hobetzea
eta elkarbizitzako gatazkak konpontzeko laguntza.
Ikaslearen parte hartzea bultzatzen duten
instrumentuen artean aipagarriak dira: ikaskuntza karpetak, plataforma
digitalak, proiektuen garapena, etab.
-Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen
duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Heziberri
dekretuak adierazten duenez, ikasleak ebaluatzearen eginkizuna da haien
ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria
eskuratzea, zer baliabide eta konpetentzia lortu dituzten jakiteko. Hori horrela
ebaluazio motak bereizi behar dira, euren artean osagarriak izan daitezen
planteatuz:
-Hasierako
ebaluazioa, ikaslearen egoera zein den ikusteko eta horrela hezkuntzako
esku-hartzea ahalik eta egokien diseinatu ahal izateko.
-Prozesuaren
ebaluazioa, ikaslearen ikasteko prozesu osoak duen garapen eta bilakaerari
buruzko informazioa eskuratzea duela helburu.
-Amaierako
ebaluazioa, non, kalifikazio bat jartzen zaion ikasleari, estandarizatutako eta
arauz ezarritako eskalaren arabera adierazten dena.
Ala
eta guztiz, ikastetxeak berak aukeratu behar du zein ebaluazio mota erabili,
beti arau orokorren barruan egonik eta koherentzia bat erakutsiz.
Oinarrizko
konpetentzia guztiak, zehar-konpetentziak eta diziplina barnekoak, ebaluatu
behar dira konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegian, guztiak baitira
beharrezko hezkuntza- xedeak erdiesteko.
Horretarako,
ikasleak zer ikasi duen balioesteko erreferente bezala, ebaluazio-irizpideak
eta lorpen adierazleak erabiltzen dira. Hauek edukiak eta konpetentziak
ebaluatzeko eginkizuna dutelarik.
2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en
los procesos de evaluación educativa.
·
Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten
kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak
/ Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua -
Behaketa sistematikoa - Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren
ekoizpenen analisia]
Ebaluazio irizpideak, irakasleak ebaluazioarekin edo
kalifikazioarekin lotura duela ulertzen duen horri egiten dio erreferentzia.
Hala ere, ikuspegi honek maiz izaera batukorra eta amaierako izaten du.
1992tik, aurrera emaniko hezkuntza legeek ebaluazio irizpideen zehaztapena
administrazioaren esku utzi dute. 2013 Lomce deituriko hezkuntza legearen
arabera, irizpideak zehazten dituen eskumena administrazioak duen arren,
irizpidea hauek irakasgai bakoitzaren arabera zehazturiko konpetentzietan
zehaztuko dira, ikaskuntza eta etapa ezberdinak bereiziaz.
Kurtsoko ebaluazio irizpideaz ariko ginateke beraz,
honek soilik amaierako emaitzarekin lotura duela ikusirik, zenbait autorek
amaierako nota hobesten den kasuetan, kalifikazio jardueren
portzentualizazioa edo kalifikazio irizpideak bezalako kontzeptuak erabiltzea
defendatzen dute.
Ikasleari jarraian azalduko diren ekintzak kontutan
hartuko zaizkion edo ez markatzen duten aspektu edo baldintzei egiten diete
erreferentzia ebaluaziorako baldintzek.
-Ikaslea
jarraikortasun batekin azaldu behar da ikasgelara, bertan egiten dituen
ekintzen inguruan irakasleak atzeraelikadura eman diezaion.
-Ebaluazio jarduera
jakin bat egiteko aukera izan dezan, ikasleak praktika batzuetara joaten
nahitaezkoa denean.
-Ebaluazio
hezigarriarekin loturik, Ikasleak lan bat entregatzearekin batera
auto-ebaluazioa bat egin behar duenean.
Ebaluazio jarduera bezala ulertuko da, lorturiko
ezagutza, gaitasun eta konpetentziak ebaluatzeko egiten diren jarduera oro,
honekin batera jarraitu beharreko eta bete beharreko baldintzak zeintzuk diren
ezagutuko du ikasleak. Informazioa hau hobetzeko eta gehiago ikasteko erabili
daiteke (ebaluazio hezigarria), baina baita kalifikatzeko ere. Ebaluazio
jarduerak beraz, ikasleak aurretik ezarritako konpetentzia edo helburuak bete
dituen neurtzeko erabiltzen dira. Askotan lotura estua izan ohi dute
metodologia zehatz batzuekin. Bestalde, askotan jarduera hauek ikasleari
eskatzen zaizkion produkzio lanei loturik daude, kasu honetan, ikasleak egin
beharreko eta horretarako baldintzak ezagutzen dituelarik.
Ebaluaketa teknika edo prozedurei dagokionez, aipatu
behar da teknika hitza gehiago erabili izan dela unibertsitate
testuinguruan. Aldiz prozedura unibertsitatez kanpoko testuinguruetan
erabili izan da. 1992 Hezkuntz Ministeritzak horrela zehaztu baitzuen.
Kontzeptualizazioan zalantzak dauden arren, ebaluazio teknika edo prozedura
egin beharreko jarduera arautzen duen marko bezala definituko da. Arautze edo
marko honek konpetentzien eskuratzea edo helburuen betetzea lortu den edo ez
jakiteko adina baliabide eman behar ditu. Prozedura edo teknika ezberdinen
artean aurkitzen dira jarraian aipaturikoak:
-Behaketa
sistematikoa: produkzio baten emaitza hautemagarria ez den kasuetan erabili ohi
da. Beraz momentuan bertan informazio hartu behar den kasuak hartzen ditu bere
baitan. Esate baterako parte-hartzea, bakoitzak taldean eginiko ekarpenak,...
Kasu honetan erabili daitezkeen instrumentuak honakoak dira: kontrol zerrendak,
zenbakizko eskalak, hitzezko
eskalak edo errubrikak.
-Ikaslearekin eginiko
ahozko elkartrukeak: ikasgelan pertsonarteko elkartrukea edo elkarrizketa
ematen den kasuei egiten dio erreferentzia. Normalean ez dute euskarri
fisikorik izaten, baina lorturiko eman dezakeen informazioa oso esanguratsua
da. Erabili ohi diren instrumentuak behaketa sistematikoan erabiltzen diren
berdinak izaten dira.
-Proba zehatzak:
egoera ohikoena eta ezagunena da, normalki idatzizko azterketa bat izaten
delarik. (test bidezkoa, erantzun motzak, erantzun luzeak, alderatzekoak…).
Idatzizko probak hezkuntza munduan gehien erabili diren ebaluazio instrumentuak
ditugu, ez dira zuzenean gaitzetsi behar, garrantzitsuena proba horietatik
ateratzen den informazioarekin egiten dena da, izan ere erabilera egoki bat
emateko aukera eskain dezakete. Jarraian honi loturiko aukera hezigarri batzuk
planteatuko dira:
Ø
Hasierako ebaluazio edo diagnostiko bezala erabiltzea.
Ø
Azterketa ondotik era kolektibo batean zuzendu eta
errabisatzea.
Ø
Azterketen auto-ebaluazio edo koebaluazio egitea.
Ikaslearen ekoizpen
analisia
Ikasleriaren ekoizpenen analisiak, buruturiko ekoizpen
edo produkzioen inguruan egiten den balorazioari egiten dio erreferentzia.
Normalean euskarri fisiko bat izaten du, non irakasleak balorazioa burutu
dezakeen. Esate baterako, orain arte azaldutako kontzeptuak kontutan hartzen
baditugu, jarduera edo ekintza baldintzak batzuk betez buruturiko informea
izango litzateke, beraz informe fisiko hori ekoizpena edo produkzioa izango
litzateke. Prozedura hau (ekoizpenen analisia), baloraziorako instrumentu bat
bilakatuko litzateke beraz, kasu honetan errubrika bat, balorazio eskala bat
edo kontrol zerrenda bat izan daitekeelarik.
·
Honako hauek dira deskribatuko ditugun ebaluazio
instrumentuak:
Ø Kontrol zerrenda: Ebaluazio
instrumentu honen bitartez ikasle batek edo taldeak dituen edo ez dituen
ezaugarrien aipamena da. Behatzaikeak egiaztatu beharko du behaketa aldian
azaltzen diren ala ez.
Ø
Estimazio eskala: Estimazio eskalaren
bitartez kalitatea estimatzen da. Honen barnean 3 adibide aurki
ditzakegu: eskala zenbakidunak, eskala grafikoak (muturrak jartzen dira) eta
hitzezko eskalak.
Ø
Galdera zerrenda: Irakasleak
ikasleari edo taldeari egin beharreko galderen zerrenda da eta bertan, egoera
naturaletan behatu ezin diren alderdiak behatuko dira (ikasleek erabilitako
estrategiak, iritziak,ezagutza noraino bereganatu duten…)
Ø
Behaketarako gidoia: Behaketa gidoiaren
bitartez informazio kualitatiboa emateko aukera dago. Bertan, behatu beharreko
puntu guztiak antolatuta ageri dira. Berdin erabil daiteke prozesuak eta
ondorioak aztertzeko.
Ø Errubrikak: Errubriken bidez
ikasle baten ekoizpenak izan ditzakeen ezaugarriak deskribatzeko balio du eta
normalean 4-5 maila jasotzen dituzten eskalak dira. Mailakatze bakoitzak
ikaslearen ekoizpen akademikoaren ezaugarri zehatzak jasotzen ditu.
·
Ebaluazio irizpidea. Definizioa.
Ebaluzio irizpidei esker,
ikasleek helburuak zenbateraino barneratu dituzten
baloratzeko erreferentziak dira. Ebaluazio‐irizpideei esker, ikus daiteke ikasleek zenbateraino
garatu dituzten oinarrizko gaitasunak irakasgai bakoitzean.
Ebaluazio‐irizpideak
jokabide hautemangarrien bidez zehazten dira: jokabide
hautemangarri horiek ebaluazio‐adierazleek
identifikatzen dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario