KARTOGRAFIA
Proposaturiko
lan honetan, metodologia aktibo eta pasiboaren inguruan murgildu gara. Gure
ustez metodologia aktiboak ikaskuntzan esku hartze handiagoa izan beharko luke
pasiboaren ordez. Beraz, gure lanean metodologia aktiboa positibotzat hartu
dugu, kartografia egiterako orduan nabarmentzen da hori ikusgai duzuen bezala.
METODOLOGIA AKTIBOA
METODOLOGIA AKTIBOA
Metodologia
aktiboan, ikaslea da ikaskuntza honen
erdigune. Irakaslearen rola erabat ezberdina da eta laguntzaile edo aholkulari
papera edo rola beteko du. Irakaslea lehen aipatu bezala bideratzailea denez,
aktiboki parte hartuko du eta garrantzitsuena ez dio ezertara behartuko
ikasleari. Ikasleek beraien nahien ara-behera ikasiko dute. Irudimena lantzea
du helburu ikaskuntza metodo honek eta haurrak beraien abileziekin lortu nahi
dituzten helburuetara iristea. Autonomia garatzea puntu oso garrantzitsutzat
duelarik.
METODOLOGIA PASIBOA
Metodologia
pasiboaren inguruko ikaskuntzaz hitz egiten dugunean, ikaskuntza
tradizionalaren inguruan ari gara. Hau da, ikasleak ikasgelara sartu,
irakasleari entzun eta memorizatu azterketa duelarik ebaluazio eta inongo feed
back ez ebaluazio jarraiturik eman gabe.
Ikaskuntza metodologia hau, gaur egungo sistema kapitalista honen eragina da.
Ikasleak eta pertsona adimentsuak izatera bultzatu ordez robotak izatera
bultzatu nahi baikaituzte.
KONDUKTISMOA
Jarrerari
ematen dio garrantzia eta honen bidez bideratzen da ikaskuntza.Oinarri
teorikoak ditu eta batek estimulatu eta besteak erantzuna jarraitzen du, bien
artean erlazio kausalak ezarriz.Psikologia esperimentalarekin erlazionatzen da
eta jokaera guztiak erantzun objektiboz osatzen dira.Metodo erabat objektiboez
baliatzen da eta sarien eta zigorren bidez sailkatu, “egokiak” edo “desegokiak”
direnak.
KONSTRUKTIBISMOA
Ikasle
bakoitzak bere ezagutza eraiki behar ditu, ikasleen interesetan eta nahietan
oinarrituta .Aurrezagutzak oso garrantzitsuak dira eta irakasleak ikasleari
eman behar dizkio beharrezko materialak haren ezagutza eraikitzeko.
·
GUK AUKERATUTAKO ADIBIDEA
Guk Flipped Classroom
aukeratu dugu adibide moduan, gure ikasketa idealera edo kartografian aipatu
dugun metodologia aktibora gehien hurbiltzen dena delako.
Azalpen teorikoak gelatik kanpo
egiten da metodologia honekin, ikasle bakoitza bere ikasketa prozesuaren
arduraduna da eta bere erritmora egokitu beharra dauka. Irakaslea gidari
laguntzailea da,metodo tradizionalari uko egiten diote,etxeko lanei ere uko
egiten diote. Gelako lanak praktikoak eta motibatzaileak dira horrela ez dago
inor egin nahi ez duen zerbait egiten. Klasez kanpo komunikaziok jarraitzen du
ikasle eta irakaslearen artean eta errespetuz eta arduraz hitz egin behar zaio
ikasleari.
-Beharrezkoa:
1-Webgunea
2-Klasetik kanpoko komunikazioa
3-Ikasleari errespetuz eta
arduraz hitz egin
4-Flipped classrom-ak webgunea,
lan-taldea …
5-Sortu eta laburtu ikaslearen
informazioa
-Beharrezko konpetentziak:
1-Bideoen argitalpena
2-Elearning blogging plataformak
3-Multimedia
osagaiak
4-Sare sozialak
-Garrantzitsuena, metodologia aktiboa dela ikasleari.

No hay comentarios:
Publicar un comentario